ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen bigarren begia Aitor Lizarazuk jarri du. 2020ari errepasoa egin dio bi bertsotan:
2020ari begira· Egilea: Aitor Lizarazu ‘Ginz’· Doinua: “Mundu honetan holako gauzak”Gabon garaian hartu litekeurtea beitzeko beta:otsail aldean loretan ginen,eta martxoan gordeta…apiril eta maiatza, berriz,amaigabeko ordeka!Ekaina eta uztail hasera,askatasun leherketa…Hauteskundeak pasa orduko,atzera lehengo errezeta!
Zenbat senide kutsatu eta,zenbat herritar bakartu;zenbat amona eta aitonaagurrik gabe agurtu…Zenbat osasun langile zintzokepaitu gabe artatu;zenbat ekonomiak itotaGabonak ezin ospatu…Urte txar hauxe, joan badoa,baina hau ez da bukatu!