Txikonek eta Alvarezek 2002an ezagutu zuten elkar: Jon Maroto eta Xabier Ormazabalekin Komunismo mendira joan ziren
Iñaki Alvarez alpinista zumarragarra Manaslu (8.163 metro) mendira joango da, Alex Txikon bizkaitarrarekin, Simone Moro italiarrarekin eta Chhepal eta Kalden Phura xerpekin. Txikonek gaur arratsaldean aurkeztu du aurtengo neguko espedizioa. Ostegunean abiatzeko asmoa dute.
Manaslu munduko zortzigarren mendi altuena da eta oraindik inork ez du igo negu betean (Maciej Berbeka eta Ryszard Gajewski poloniarrak neguan heldu ziren gailurrera, baina abendua hasieran ekin zioten). Beraien helburua Manaslu igo ondoren, zazpimilako altuenera joatea da.
Alvarezek eta Txikonek aspaldi ezagutu zuten elkar. 2002an, hain zuzen ere. Urte hartan, Txikon, Jon Marotorekin, Xabier Ormazabalekin eta Alvarezekin Komunismo mendira joan zen.