Ostegunetik igandera bost kasu atzeman dira Zumarragan eta lau Urretxun
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu luze honetan (ostegunetik astelehenera) Osasun sailak bost positibo atzeman ditu Zumarragan eta lau Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Zumarraga horiz markatutakoen artera itzuli da. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Zumarragak 235,49 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 235,22.