Gaur goizean jende asko joan da Santa Barbarara elurraz gozatzera eta auto gidariek arazoak eduki dituzte
Gaur goizean jende asko joan da Santa Barbarara elurraz gozatzera eta autoek arazoak eduki dituzte. Unai de Miguelek grabatu duen bideo honetan ikus daitekeen moduan, Ipeñarrietako idiek autoak elurretik atera behar izan dituzte. Urretxuko Udalak autoa ezinbestekoa dutenean bakarrik hartzeko eskatu die bizilagunei. Bestalde, San Martineko parke estalia itxi egin du. Estalkian pilatutako elurra kendu dute, baina badaezpada ere ixtea erabaki dute.