Zoila osagarri-dendan egindako erosketa bati esker lortu du saria
Zumarragako Igaraberri baserriko Luis Zabaletak irabazi du Urretxuko Iparragirre, Labeaga eta Nekolalde kaleetako 22 merkatarik zozkatu duten 2.200 euroko erosketa bonua. Zabaletak 100 euro gastatuko ditu egitasmoan parte hartu duen establezimendu bakoitzean.
Saria eman dion erosketa Zoila osagarri-dendan egin zuen: Arantxa Fernandez emazteari poltsa bat oparitu zion.
Egitasmoan parte hartu duten 22 establezimenduak ondorengoak dira: Stylo ile-apaindegi eta jantzi-denda, Euskal Herria mineralak, Olg ile-apaindegia, Xarmanki edergintza, Aitxu liburu-denda, Opticalia Urretxu optika, Mayne ile-apaindegia, Oleta iturgintza, Elisabeth ile-apaindegia, Ink tatuaje eta piercing-ak, Ezpeleta argiztapena, Mi Tienda etxeko arropa,Paki eta Josetxo harategia, Mila okindegia, Izarra arrandegia, Aixa frutategia, Ederrena etxetresna elektrikoak, Marai&NKN jantzi-denda, Titare mertzeria, Aristizabal oinetakoak, Bidegorri kirol-denda eta Zoila osagarriak.