1990ean politika utzi zuen eta ordutik elikagaien eta ardoen munduan lan egin zuen
Atzo Paco Pozueta EAJko senatari ohia hil zen, Logroñon. Pozueta Zumarragakoa zen eta 82 urte zituen. Urretxu eta Zumarragako EAJko presidentea izan zen eta senataria ere bai, 1982tik 1989ra. Lehenago, ikastolaren sorreran parte hartu zuen. 1990eko hamarkadan politika utzi zuen. Ordutik, elikagaien eta ardoaren munduan lan egin zuen, Errioxan. Hileta bihar izango da, 12:00etan, Baños del Rio Tobia herrian. Zumarragan igandeko mezan agurtuko dute.