ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen hirugarren begia Irati Sanchez de Arevalok jarri du, urte berriari eskainitako bertsoekin.
Urte berriari
· Egilea: Irati Sanchez de Arevalo
· Doinua: ETAren su-etenetikUrtarrila izaten da
gure promesen bilduma
Hilero zerbait aurreztu
izan nadin “diruduna”
Ondo jan, kirola egin
maitasuna, osasuna
Saiatuko naiz izaten
ordenatua, txukuna
Eskatu arren sekula
guk beteko ez duguna
Eskatzea libre da
ez sentitu erruduna
Zer litzateke ilusio
gabeko etorkizuna.
Urte berrian jarrita
gure begien iparra,
Oso zaila izatea
aurrekoa bezain txarra
Ikusita horren gertu
gure heriotza marra
Oraina da bat bakarra
ta dago bizi beharra
Hona hemen aholku bat
gazte, heldu edo zaharra
Mila eskatu eta ez gara
gai betzeko bakarra
Ia badugun sikira
bat betetzeko indarra.
Falta dira sobremesak
ondo janda ta edanda
Falta dira dantzatzea
reggetoi, batxata, sanba
Falta dira goizetako
ohiko parrandero banda
Falta da etxeratzea
lagun izanda txaranga
Baikor hasita urtea
ta esperantza izanda
Iritsiko zaigu aurten
berriz bizitzeko txanda
Lehenago edo geroago
itzuliko da parranda.