Mikel Argaña abenduaren 18an desagertu zen
Ertzaintza Arrasaten desagertu den zumarragar bat bilatzen ari da. Mikel Argaña Conejero du izena. 31 urte ditu, 1’75 metro neurtzen du eta 60 kilo inguru pisatzen du. Desagertu zenean txaleko beltz bat, Monster markako kapela gorri bat eta praka grisak zeramatzan. Begi marroiak eta ile beltza ditu. Argañak urte batzuk daramatza Arrasaten bizitzen.
Norbaitek ikusi badu edo non egon daitekeen badaki, 112 telefono zenbakira deitu behar du.
Iturria: mondraberri.eus
Argazkia: Ertzaintza