Proba bertikalean parte hartuko du
Igone Campos eskiatzaile zumarragarrak Boi Taull-en (Herrialde Katalanak) jokatuko den Espainiako mendiko eski txapelketan parte hartuko du, Euskadiko selekzioarekin. Selekzioko hautatzailea Igor Altzelai legazpiarra da. Txapelketa bihar hasiko da eta igandean amaitu. Lau diziplina ezberdin izango dira jokoan: bihar errelebotako proba jokatuko da, ostiralean esprinta, larunbatean banakakoa eta igandean bertikala. Camposek azken proba honetan parte hartuko du.