Laranjaz markatutako herrien zerrendara pasa da
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak sei positibo atzeman ditu Zumarragan eta bi Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta azken egunetako datuek ondorioak izan dituzte: Zumarraga laranjaz markatutako herrien zerrendara pasa da. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Zumarragak 315,65 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 146,43. Gorrira heltzearen ondorioetako bat tabernen itxiera eta herriaren konfinamendua da.