Epea joan zen larunbatean amaitu zen, baina azken bi larunbatetan elurrak azoka baldintzatu du
Zumarragako Udalak Zuekin Azoka bonu kanpaina jarri zuen abian, herritarrek larunbatetako azokan kontsumitzea bultzatzeko. Egitasmoak arrakasta izan zuen: bonu guztiak berehala saldu ziren eta 24 saltzailek egitasmoarekin bat egin zuten. Bonuak erabiltzeko epea hilaren 9an amaitzen zen, baina udalak bi aste luzatzea erabaki du, elurra dela eta. Izan ere, azken bi asteetan saltzaile batzuk ezin izan dituzte postuak muntatu eta erosle batzuk ezin izan dira azokara hurbildu. Hala, oraindik bonu guztiak erabili ez dituztenek, datozen bi larunbatetan erabili ahal izango dituzte.