Ziklo hau aldundiak eta Etxepare institutuak antolatu dute, euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Etxepare institutuak Batura zikloa antolatu dute, euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzeko. Zumarragako Udalak egitasmo honekin bat egin du eta kontzertuetako bat Zumarragan izango da. Hilaren 24an Gillen Mungia tenoreak eta Josu Okiñena piano-jotzaileak kontzertua egingo dute Zelai Arizti aretoan. 13:00etan izango da. Faure, Massanet, Aita Donostia, Lavilla, Guridi, Respighi, Tosti eta Leoncavalloren lanak eskainiko dituzte.
Kontzertuaz gozatu nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute: datorren astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era, Zelai Arizti kultur etxean. Bertako telefono zenbakia 943 72 91 54 da eta helbide elektronikoa kultura@zumarraga.eus.
Argazkia: Inaxio Esnaola