Dagoeneko 400 kasu baino gehiago ditu 100.000 biztanleko
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak zortzi positibo atzeman ditu Zumarragan eta bost Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Zumarraga gorriz markatutakoen artera hurbiltzen ari da. 400eko langa gaimditu du jada. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Zumarragak 407,29 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 219,65. 500eko langa gaiditzen duten herrietan, ezin da herritik atera eta tabernak itxi egiten dira.