Tabernak irekitzen uztea eta laguntzak eskatu dituzte
Urretxu eta Zumarragako ostalariek danborrada egin dute, tabernak zabaltzen utz diezaieten eta koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko laguntza gehiago egon daitezen. Protesta ekitaldian inguruko herrietako hainbat ostalarik ere parte hartu dute.