Zuekin Azoka bonu programak harrera ona izan du herritarren artean. Oraindik bonuak dituztenek larunbateko ferian gastatu beharko dituzte.
Zumarragako Udalak Zuekin Azoka bonu programa jarri zuen abian, herritarrak larunbateko azokan kontsumitzera bultzatzeko. Ekimenak arrakasta izan du, baina bizilagun batzuk ezin izan dituzte beraien bonuak kontsumitu, larunbat batzuetan elurrak postuak jartzea eta azokara joatea zaildu duelako. Hori dela eta, bonua larunbat honetan ere erabili ahal izango dira.
Kanpainak arrakasta izan du. 24 saltzailek bat egin zuten eta bonu guztiak lehen astean saldu ziren. Bonuekin denetik eros daiteke: fruta, barazkiak, ogia, pastak, olibak, bakailoa, txarkuteria, gozokiak, arropa…
Baina, elurra dela eta, bi larunbatetan saltzaile batzuk ezin izan zituzten postuak muntatu eta erosle batzuk ezin izan ziren plazara jaitsi. Udalari beraien kezka azaldu zioten eta honek bonuak kontsumitzeko epea luzatzea erabaki du.
Hala oraindik bonuak dituztenek larunbat honetan ere erabili ahal izango dituzte. Saltzaileek berriz, hilaren 29a arte aurkeztu ahal izango dituzte udaletxean bezeroengandik jasotako bonuak.