Profesional mailako Valentziako erkidegoko klasikoan parte hartuko du
Xabier Isasa 23 urte azpiko txirrindulari urretxuarrak profesional mailako Valentziako erkidegoko lasterketan parte hartuko du igandean, Espainiako selekzioarekin. Xabier Isasak Laboral Kutxa taldearekin egingo du denboraldi hau. Bigarrena du 23 urte azpikoen mailan. Laboral Kutxa taldea Euskaltel taldearen bigarren taldea da.
Valentziako erkidegoko lasterketa igandean egingo dute. 52. edizioa izango da. 2005ean utzi zioten egiteari eta aurten berreskuratu dute. Irabazleen artean Txomin Perurena, Mathieu Hermans, Sean Kelly, Laurant Jalabert, Mario Cipollini, Erik Zabel, Alesandro Petacchi eta Oscar Freire daude. Esprienterrentzat egokia izan da beti eta aurten ere ahal izango da.