448,02 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak 10 positibo atzeman ditu Zumarragan eta lau Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Zumarraga gorriz markatutakoen artera hurbiltzen ari da. Horiak 300dik beherakoak dira eta laranjak 300 eta 500 artekoak. Zumarragak 448,02 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 278,23. 500eko langa gaiditzen duten herrietan, ezin da herritik atera eta tabernak itxi egiten dira.