ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen hirugarren begia Jon Aztiria Irizarrek jarri du, gizarte-hezkuntza ereduaren inguruko bertsoekin.
Gizarte-hezkuntza ereduaz
· Egilea: Jon Aztiria Irizar
· Doinua: Zuek horrela ikusi etaEskolen buruhausteak datoz
haurren matrikulekiko
eztabaidak horregatik berriz
ziren orain irekiko
Hezkuntza ereduak behar luke
kontzertatu edo publiko?
Erronka da politiko
hautatuz gizarte tipo
etorkizunarekiko
Erabakitzeko garaia da
eutsi diezaiogun tinko
Gaurko txikien biharko geroa
dugu orain eraikiko.Amestu ohi dut nik maiz gizarte
integratzaile batekin
beldurrak alde batera utziz
bizi denok elkarrekin
Burbuilak hausten hasi gaitezen
ta ligatzeari ekin.
Erdaldunak gure hitzekin
kristauak musulmanekin
ehiza animalistekin
Ez dudarik izan aterako
diogula guk etekin
denok ikasi baitezakegu
aldamenekoarekin.Gure haur ta umeen hezkuntza
modeloaz haratago
erronka, proiektu, azterketa
badaude gauza gehiago
Herri gisara funtzionatuta
urte batzuk aurrerago
gazte oro prestatuago
elkarrekin hobeago
eurentzat nuke nahiago
Norabidea aurrera begira
hartu beharra baitago
atzekoei utziaz bidea
pixkatxo bat libreago.