Zumarraga eremu gorrian sartu dela eta, Urretxu eta Zumarragak udalek elkarlanean antolatuak zituzten bi kultur emanaldiak bertan behera utzi dituzte. Gillen Mungia tenorearen eta Josu Okiñena piano-jotzailearen kontzertuari eutsi dio Zumarragak.
Zumarraga eta Urretxuko udalek antolatuta asteburu honetarako iragarrita zeuden bi kultur ikuskizun bertan behera geratu dira. Zumarraga eremu gorrian sartu zen atzo –gaurtik dago indarrean neurria–, eta zumarragarrek mugikortasun murrizketak dituztenek, eta urretxuarrak Zumarragara igaro ezin direnez, Larrua proiektuak gaur Zelai Ariztin egin behar zuen Baserri dantza ikuskizuna, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek igandean Urretxuko Labeagan egitekoak ziren Amaren intxaurrak emanaldia atzeratzea erabaki dute bi udalek.
Hori bai, igandean Gillen Mungia tenoreak eta Josu Okiñena piano-jotzaileak Zumarragako Zelai Ariztin ematekoak ziren kontzertuari eutsi egin dio udalak, baina zumarragarrak bakarrik joan ahal izango dute bertara. Kontzertua 13:00etan da.