Balenziagak gitarra jotzen du eta Garciak bateria
Athletic taldeko sei jokalarik Orsai musika taldea sortu dute. Tartean, Mikel Balenziaga eta Dani Garcia zumarragarrak daude. Balenziagak gitarra jotzen du eta Garciak bateria. Gainontzeko kideak Oscar de Marcos (gitarra), Asier Villalibre (ahotsa eta tronpeta), Iñigo Lekue (baxua) eta Mikel Vesga (gitarra) dira.