44. postuan amaitu zuen Valentziar erkidegoko klasikoan
Xabier Isasa 23 urte azpiko txirrindulari urretxuarrak profesional mailako Valentziako erkidegoko lasterketan parte hartu zuen atzo, Espainiako selekzioarekin. Isasak lasterketa amaitzea lortu zuen. 44. postuan amaitu zuen, Lorenzo Mancin frantziarrarengandik 11 segundora.
Xabier Isasak Laboral Kutxa taldearekin egingo du denboraldi hau. Bigarrena du 23 urte azpikoen mailan. Laboral Kutxa taldea Euskaltel taldearen bigarren taldea da.