Zumarragak gorriz markatutakoen artean jarraitzen du eta Urretxu laranjaz markatutakoen artera itzuli da
Zumarragak 712,76 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 322,16
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak lau positibo atzeman ditu Zumarragan eta bi Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Zumarraga gorriz markatutakoen artean dago (712,76 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan) eta Urretxu laranjaz markatutakoen artera itzuli da (322,16 kasu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan). Ondorioz, Zumarragako taberna eta jatetxeek itxita jarraitzen dute eta Urretxukoek zabalik.