Larunbatean egingo dute: Mugitegi industrialdetik abiatuko dira, 10:00etan

Gipuzkoako Foru Aldundiak bidesariak ezarri behar ditu A-636 errepidean (Beasain-Bergara) eta Hiru garraiolari sindikatuak auto eta kamioi ilara antolatu du larunbaterako. 09:00etan elkartuko dira Urretxuko Mugitegi industrialdean eta 10:00etan abiatuko dira. Ormaiztegitik Bergarara joan-etorria egingo dute.