Irimoko gurutzeko oilarra erori egin da. Manuel Guridik egin zuen eta urte asko eman ditu gurutzearen puntan. Goierri kirol elkartekoak Irimora joan dira oilarra jasotzera eta ahal dutenean haize-orratza desmuntatuko dute eta ondoren oilar eta guzti berriro bere tokian jarriko dute.
Argazkiak: Gotzon Aranburu
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide