Zumarragak 712,76 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 424,66
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bost positibo atzeman ditu Zumarragan eta lau Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Zumarragak gorriz markatutakoen artean jarraitzen du (712,76 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan). Urretxuk laranjaz markatutakoen artean jarraitzen du (424,66 kasu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan), baina pixkanaka zerrenda gorrira hurbiltzen ari da. Asteburuan azken egun hauetako bilakaera mantentzen badu, astelehenean gorriz markatuta agertuko da. Legazpi gaur sartu da gorriz markatutako herrien zerrendan. Gorriz markatutako herrietan tabernak eta jatetxeak itxita daude.