Zumarragako Udalak Kaminpe eta Argixao industrialdeko bidegurutzea lotzen dituen bidegorria argiztatu du
ArcelorMittalek bere lurretan dagoen sare elektrikoa doan erabiltzen eta farolak bere lurretan jartzen utzi du
Zumarragako Udalak Kaminpe eta Argixao industrialdeko bidegurutzea lotzen dituen bidegorria argiztatu du, erabiltzaileen eskaerari erantzunez. Led argiak jarri ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak 15.000 euroko diru-laguntza eman du eta diru horrekin inbertsio guztia ordaindu da ia. Bestalde, udalak hitzarmen bat sinatu du ArcelorMittal enpresarekin. Horren eskutik, udalak enpresaren lurretan dagoen sare elektrikoa doan erabiliko du eta hamaika farolak enpresaren lursailetan jarri ahal izan ditu.
Kaminpe eta industrialdea lotzen dituen bidegorria iazko otsailean inauguratu zen. Zumarraga goialdeko bizilagunak errepidetik joan behar ziren erosketak egitera edo Legazpi-Azkoitia bidegorrira eta bidegorri zati berriari esker modu seguruan joan daitezke.