Zabalak eta Erostarbek 22 eta 16 irabazi zieten Arteaga II eta Elizegiri
Xabi Erostarbe pilotari urretxuarrak eta Zabalak laugarren garaipena lortu zuten asteburuan, eskuz binakako Promozio txapelketan. Lau garaipen eta porrot bat dituzte eta bigarren postura igo dira. Bederatzi partida falta dira ligaxka amaitzeko. Bi bikote onenak finalaurretarako ligaxkara sailkatuko dira eta hurrengo lauek playoff-a jokatu beharko dute. Finala maiatzaren 8an izango da.
Zabalak eta Erostarbek larunbatean jokatuko dute hurrengo partida: 17:15ean, Labastidan, Larrazabalen eta Eskirozen aurka. Partida ETB1en emango dute.