Errekorraren jabea den Stian Angermund norvegiarrarekin neurtuko ditu indarrak
Koronabirusa dela eta, Kanariar Uharteetako El Hierro irlako Maraton del Meridiano mendi lasterketa (42 kilometro eta 2.600 metroko desnibela) berezia izango da. Errekorraren jabeak, Stian Angermund (3:40:55) eta Azara Garcia de los Salmones (4:25:06) errekorra kendu nahi dieten Aritz Egea eta Maude Mathys-ekin lehiatuko dira.
Proba larunbat goizean izango da. El Hierro biosferaren erreserba da eta lau korrikalariek oso paisai ezberdinak ikusiko dituzte ibilbidean zehar: sumendi-lurraldea, milaka urte dituzten basoak, Sabinosa herri ederra…
Egearena ez da erronka makala. Izan ere, Angermund norvegiarrak Maraton del Meridiano lasterketako azken hiru edizioak irabazi ditu. Errekorra 2019an egin zuen. Egeak, berriz, ez du sekula parte hartu El Hierroko lasterketan.
Igandean, 21:00etan, lasterketaren laburpena emango dute Maraton del Meridiano probaren sare sozialetan.