19:30ean abiatuko dira: urretxuarrak Gernikako Arbola plazatik eta zumarragarrak Kalebarrenetik
Ostalaritza aurrera! kolektiboak bi astean behin Gipuzkoako herri batean manifestazioa antolatzeko asmoa du. Lehenengoa larunbatean izango da Urretxu eta Zumarragan. Antolatzaileek bi herri hauetatik kanpoko ostalariak ere etorri ahal izango zirela uste zuten, manifestazio eskubidea herri mailako konfinamenduaren gainetik zegoela uste baitzuten. Ezetz esan diete eta, beraz, urretxuar eta zumarragarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute. Hori bai, bakoitza bere herritik joango da, joan zen astean anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen aldeko manifestazioan bezala. Manifestariak 19:30ean abiatuko dira: urretxuarrak Gernikako Arbola plazatik eta zumarragarrak Kalebarrenetik. Manifestazioa Isabeleko zubiaren bi aldeetan amaituko da.
Argazkian, gaur arratsaldean ostalariek egin duten kontzentrazioa.