Zumarragak 763,67 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 585,74
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak sei positibo atzeman ditu Zumarragan eta bakarra Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta biek gorriz markatutakoen artean jarraitzen dute. Zumarragak 763,67 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 585,74. Kopuru honek behera egin du azken hiru egunetan, baina oso poliki.