ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen laugarren begia Edurne Plazaolak jarri du, Zumarraga 'eremu gorrian' dagoela gaitzat hartuta.
Zumarraga gorrian
· Egilea: Edurne Plazaola
· Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke / itsasoari begiraSemaforoak dala bi aste
Zumarraga zu(e)n gorritu
esan ziguten Urretxura (e)re
ezin ginela mugitu
notizi honek zubin bi aldek
gintuen seko harritu
lege hau zuzen bete duenak
badauka nahiko meritu
Zati ezinak ziren bi herri
birusak zatitu dituGure herrian badauzkagunez
hainbat pertsonai mitiko
inoiz norbaitek kontatu zidan
nor izan genun Txibisto
Urretxuarra, peto petoa
eusten zion horri tinko
trena hartzera Legazpiraino
Zumarra(gara) ez zen etorriko
inork ez zuen bela pentsauko
Zumarragan zela hilkoNahiz denok geran egoeraren
larritasunaz kontziente
bi aste hau(e)tan egon garenez
ezjakintasuna(re)n menpe
eguneroko erosketetan
sentitu naiz delinkuente
udaltzaingoa zubietan ta
hortxe zeunden oso tente
Zentzurik ez du(e)n lege batekin
ezin izan koherente