Eguraldi iragarpena betetzen bada, Alvarez, Txikon eta Moro asteburu honetan abiatuko dira Manaslu mendiaren gailurrera
Datorren astebururako ere eguraldi egokia iragarri dute
Eguraldi iragarpena betetzen bada (40 kilometro orduko azpiko haizea bihartik astelehenera) Iñaki Alvarez, Alex Txikon eta Simone Moro alpinistak asteburu honetan bertan saiatuko dira Manaslu mendiaren gailurrera igotzen. Asteburu honetako iragarpena betetzen ez bada, hurrengora itxarongo dute. Izan ere, 12tik 15era eguraldi egokia iragarri dute.
Bide berri bat ireki dute eta horrek estrategia aldaketa ekarri du. Aurreikusitako bidea baino luzeagoa denez (eta alpinoagoa, Txikonen esanetan), lau kanpaleku egokituko dituzte. Laugarrena 7.000 metrotik gora egongo da eta gailurreko eguna gehiegi luzatzen bada bakarrik geldituko dira bertan.