Angermund norvegiarrak bere errekorra hautsi du
Koronabirusa dela eta, Kanariar Uharteetako El Hierro irlako Maraton del Meridiano mendi lasterketa (42 kilometro eta 2.600 metroko desnibela) berezia izan da. Errekorraren jabeak, Stian Angermund (3:40:55) eta Azara Garcia de los Salmones (4:25:06) errekorra kendu nahi dieten Aritz Egea eta Maude Mathys-ekin lehiatu dira.
Proba larunbat goizean izango zen. Angermund-ek eta Mathys-ek errekorrak haustea lortu zuten: 3:32:38 eta 3:55:46. Garcia de los Salmones-ek ere bere errekorra haustea lortu zuen: 4:20:35. Egeak 35. kilometroan lasterketa utzi zuen. Lehen igoera Angermund-ekin egin zuen, baina ondoren norvegiarrak ihes egin zuen. Urretxuarrak, Angermund ezin zuela harrapatu ikusita, lasterketa utzi zuen.
Argazkia: Jordi Saragossa