Bi herriek gorriz markatuta jarraitzen dute: Zumarragak 621,12 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 688,24
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak lau positibo atzeman ditu Zumarragan eta sei Urretxun. Aurreko asteburuan baino askoz ere positibo gutxiago atzeman dira. Orduan 25 izan ziren Zumarragan eta 12 Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta biek gorrien artean jarraitzen dute oraindik. Zumarragak 621,12 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 688,24.