Datozen egunetarako eguraldi egokia iragarri dute
Iñaki Alvarezek eta bere kideek atzo hasi zuten gailurrera heltzeko saiakera. Izan ere, eguraldia egonkortu egin da eta datozen egunetarako eguraldi egokia iragarri dute.
Alvarez eta Kalden Phurba Xerpa eta Namja Xerpa nepaldarrak izan ziren lehen urratsak egin zituztenak. Gaua lehen kanpalekuan igaro dute. Cheppal Xerpa, Gelum Xerpa eta Alex Txikon gaur irten dira oinarrizko kanpalekutik lehen kanpalekuan atseden hartzeko helburuarekin. Morok bihar egingo du bat taldearekin, bigarren kanpalekuraino zuzenean igoz.
Egunero kanpaleku bat altxatzen saiatuko dira. Ondobidean, larunbatean laugarrena antolatu eta igandean gailurrera abiatuko dira.
Ez dakite bigarren kanpalekutik aurrera zer aurkituko duten, lortu duten kota garaiena 6.700 metrokoa baita.
Iturria: naiz.eus
Argazkia: @AlexTxikon