Terraza jartzeko aukera dutenek 3.000 euroko laguntza jasoko dute eta terraza jartzeko aukera ez dutenek 4.500 eurokoa

Urretxuko Udalak 3.000 eta 4.5000 euro bitarteko laguntzak emango dizkie ostalariei. Laguntzak gaur goizeko osoko bilkuran onartu dira eta alderdi guztiek aldeko botoa eman dute.
Terraza dutenek 3.000 euro jasoko dute eta terrazarik ez dutenek 4.500. Laguntza jaso ondorengo hiru hilabeteetan taberna edo jatetxea zabalik mantendu beharko dute.
Laguntzak eskatzeko epea Gipuzkoako buletinean argitaratu ondorengo egunean irekiko da eta martxoaren 31n itxiko da. Eskaerak jaso eta onartu bezain laister, udalak laguntzak emango ditu. Izan ere, ostalariek egoera gogorra bizi dutela eta laguntzak lehenbailehen eman behar zaizkiela uste du.