Zumarragak 580,39 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 658,95

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bost positibo atzeman ditu Urretxun. Zumarragan, berriz, ez du positiborik atzeman.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta biek gorrien artean jarraitzen dute oraindik. Zumarragak 580,39 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 658,95. Zifra hau, poliki bada ere, jaisten ari da.