Astelehenetik aurrera aldameneko herrietara joan ahal izango da
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bost bi positibo atzeman ditu Urretxun eta bakarra Zumarragan.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta biek gorrien artean jarraitzen dute oraindik. Zumarragak 539,66 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 629,67. Zifra hau, poliki bada ere, jaisten ari da. Datozen egunetan aurreko egunetako positibo kopurua mantentzen bada (edo jaisten bada), astelehenean Zumarraga gorriz markatutako herrien zerrendatik aterako da.
Bestalde, jaurlaritzak aldameneko herrietara mugitzeko aukera ematea erabaki du. Agindua astelehenean sartuko da indarrean, gauerditik aurrera. Kirol aktibitateetarako, aisialdirako edo aktibitate ekonomikoetarako mugitu ahal izango da. Eragin tasa 500etik behera duten herrien artean, kirol entrenamenduak eta lehiaketak ere egin ahal izango dira.