Errelebo proban lehen postuan sailkatu zen eta bizkar igeriketako 100 metroko proban bigarren
Nahia Garrido urretxuarrak gazte eta haur mailako autonomia erkidegoen arteko Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartu du asteburuan, Oviedon. Garridok lan bikaina egin du. Haur mailako lau estiloen errelebo proban urrezko domina lortu zuen. Urretxuarrak egindako lana azpimarratzekoa izan zen. Izan ere, aldea lortu zuen eta bere hiru taldekideen lana aldeari eustea izan zen.
Garridok beste bi probatan ere parte hartu zuen. Bizkar igeriketako 100 metroko proban, bigarren izan zen. Estilo bereko 200 metroko proban, berriz, bosgarren sailkatu zen. Argazkian Tolosaldea IKT klubeko Naia Sarasola taldekidearekin ageri da. Garrido eskuinekoa da.
Iturria: ataria.eus