Zumarragak 305,47 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 453,95
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak bi positibo atzeman ditu Zumarragan. Urretxun, berriz, ez da positiborik atzeman. Aurreko asteburuko datuak onak izan ziren eta hauek hobeak dira oraindik: orduan lau positibo atzeman ziren Zumarragan eta sei Urretxun. Azken egunetako datu onei esker, bi herriak eremu gorritik atera dira. Zumarraga eremu gorritik ateratzea espero zen, baina Urretxu hain azkar ateratzea ezusteko atsegina izan da.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Urretxu eta Zumarraga laranjaz daude orain. Zumarragak 305,47 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 453,95. 300etik jaisten badira, eremu horira pasako dira.