Espazio publiko irekietan hamalau eskultura edo hiri-eskultura multzo daude jarrita. Identifikatze plakak jarriko dituzte. Martxotik aurrera lehiaketa bat antolatuko dute
Urretxuko Udalak espazio publiko irekietan hamalau eskultura edo hiri-eskultura multzo ditu ditu jarrita. Horietako asko gainera, urretxuar askok ezagutzen ez dituztenak dira, nahiz eta sortzaile ezagunen lanak dizan. Jose Vicente Lasa, Xabier Laka, Iñaki Moreno Ruiz de Egino, Jose Ramon Anda… artistenak. Pieza gehienak eskultura garaikidekoak dira, kontzeptuen, tamainen, materialen eta prozesu teknikoen heterogeneotasunagatik bereizten direnak.
Herritarrengana hurbildu
Era horretan, Urretxuko Udalak kultura eta artea herritarrengana hurbiltzeko apustuarekin jarraituz, udalerriko hainbat puntutan dauden eskutulturak identifikatu eta seinaleztatu ditu, «behatzen dutenek gehiago ezagutu ditzaten». Identifikazio plakak obraren izenburua eta artistaren izenak jasoko ditu. Ibilbide polita osatu daiteke, beraz, eskulturatik eskulturara, herriko kultura eta ondarea ezagutuz.
Lehiaketa
Udalak jakinarazi duenez, martxotik aurrera eskulturen inguruko galdera – erantzun formatuko lehiaketa bat jarriko dute martxan.
HAMALAU ESKULTURA
· Iparragirreren Monumentua. Iparragirre plazan, FranciscoFont i Ponsek 1890ean egina.
· Askatasun Egarria. Iparragirreren Mausoleoa. Jose Vicente Lasak egina (1981).
· Maternidad. Udaletxean, Xabier Lakarena (1981).
· Icaro. Kultur etxeko lorategian. Aitor Mendizabalena (1987).
· Tulipanaren betazala. Eguneko zentroko lorategian, Iñaki Moreno Ruiz de Eginorena (1991).
· Icaro II. Garaialde Lizeoko kanpoko kirol gunean. Aitor Mendizabalek egina (1993).
· Goruntz. Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. Jose Ramon Andak egina (1994).
· Martin Elorza Legaristi. Pagoeta plazan, Lourdesko Ama Elizan.
· Santa Barbarako zelaiko eskultura, J. R. Etxaniz Orkaizena.
· Iparragirre plazako iturria. Jose Ramon Etxaniz Okarizena (1995).
· Gilbert eta konpainia fabrikako tximinia. Bidegorrian, 1920aurrekoa.
· Zurezko eskultura multzoa. Eguneko zentroko lorategian. Luis Azpitarterena (2004).
· Juan de Lizarazuko panel apaingarria. Erakusketa aretoko fatxadaren kanpo aldeandagoen abstraktu polikromatua (1997-1998).