Ez da positiborik atzeman Urretxu eta ez Zumarragan
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak ez du positiborik atzeman Urretxu eta Zumarragan.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretatik atera ziren atzo. Gaur Zumarraga horiz markatutakoen artera pasa da (azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 300 kasu baino gutxiago). 295,29 izan ditu, hain zuzen ere. Urretxu oraindik laranjaz dago, baina horiz markatutakoen artera gerturatzen ari da: 351,44 kasu izan ditu 100.000 biztanleko, azken 14 egunetan. Azken lau egunetan ez da koronabirus kasurik atzeman Urretxun.