Antio, saskigintza, trenbidea eta Legazpi dorretxea irudikatzen dituzte
Zumarragako Udalak herriaren izena letra handitan jarri zuen abenduan Eitzako sarreran (Beasain-Bergara errepidearen loturaren ondoan). Atzo, berriz, herriari buruzko lau panel handi jarri zituzten ondoan. Antio, Legazpi dorretxea, trenbidea eta saskigintza eta industriari buruzkoak dira. Herriaren izena eta kartelak argiztatu egingo dira. Gainera, 500 zuhaitz landatu behar dira inguru horretan. Helburua egoera txarrean zegoen toki bat edertzea da. Egitasmoaren aurrekontua 40.000 eurokoa da eta dirua aldundiak jarri du.