ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen bosgarren begia Jone Alberdik jarri du, Bob Marleyren doinuan, ospitaleetan dauden haurrei eskainitako koplekin.
Txikienak, heroi handienak
· Doinua: No woman, no cry
· Egilea: Jone Alberdi BallinaEgutegian hamabostgarren
eguna berezia da,
urrez margotu den astelehena
norekin oroitu bada.Ospitaleko azken pixuan
dena kolorez beteta,
ilusioa ta esperantza
dago geletan gordeta.Arren ez etsi, indarrez eutsi
Kapa gabeko heroiak ezin
ditugu albora utzi,
une hauetan txiki hauetaz
gogoratzen gara gutxi.Hasieratik bukaerara
bide luzean barrena,
eta halere irribarrea
da galtzen duten azkena.Arren ez etsi, indarrez eutsi
Buruan estu lotu zapia
bihurtzen dira pirata,
altxorra irla galdu batean
aurkitzea zaila da ta.Sustatu behar da ikerketa,
teknologia, zientzia,
haurrek merezi dutena baita
minik gabeko bizia.Arren ez etsi, indarrez eutsi