Gaur goizean gailurrera igotzen saiatu dira, baina amore eman behar izan dute
Iñaki Alvarez eta bere taldekideak Manasluko tontorrera igotzen saiatu dira gaur goizean, baina 7.000 metrora zeudenean amore eman beharra izan dute. Sare sozialetatik zabaldu duten azken mezuaren arabera, oinarrizko kanpalekura bidean dira eta ahal bezain pronto emango dute informazio gehiago.