Ekitaldia Ederrena pilotalekuan izango da, 19:00etan, eta gonbidapenak kultur etxean jaso behar dira, asteazkenetik aurrera
ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxura etorri dira. Datorren astean Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadizabalek eta lan taldeko gainontzeko kideek urretxuarrekin elkarrizketak egingo dituzte eta martxoaren 4an saioaren aurkezpena egingo dute Ederrena pilotalekuan. Bertan herriko biztanleekin egindako elkarrizketak emango dituzte, Gurrutxagak eta Pagadik bakarrizketak egingo dituzte eta Sebastian Lizasok bertsoak abestuko ditu.
Ederrena pilotalekuko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena jaso behar da. Datorren asteazkenean (hilaren 24an) hasiko dira gonbidapenak banatzen, kultur etxean. 16 urtetik gorakoek bakarrik jaso ditzakete eta gehienez hiru pertsonako: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara.