Ibarzabalek 26 urte ditu eta 800 metroko lasterketa irabazi du
Lorea Ibarzabal zumarragar jatorriko atletak Espainiako pista estaliko txapelketako 800 metroko proba irabazi du gaur arratsaldean.
Daniel Ibarzabal zumarragarraren alaba da eta Atletico San Sebastian klubarekin lehiatzen da.
Ibarzabalek bizitza osoa darama atletismoan eta ia kategoria guztietan dominak zituen. Senior mailakoa falta zuen, lesioak eta zorte txarra medio. Gaur lortu du. Urrezkoa, gainera.
400 metro eta 1.500 metroko probetan ere parte hartzen du, baina bere proba kuttuna 800 metrokoa da.
Kanariar Uharteetan jaio zen, Las Palmasen. Madrilen bizi izan da urte askotan eta gazte mailako Espainiako txapelketa irabazi zuenean Amerikako Estatu Batuetan ikasteko beka bat lortu zuen. Ingeniaria da eta Valladolideko goi errendimenduko zentroan entrenatzen du. Zumarraga bihotzean darama eta askotan entrenatu du Argixaon.