Zumarragak 162,92 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 190,36
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Zumarragan eta beste bat Urretxun. Joan zen asteburuan ere bi positibo atzeman ziren (biak Zumarragan).
Azken egunetako datu onei esker, bi herriak eremu horian daude. Zumarragak 162,92 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 190,36. Duela astebete Zumarraga 305,47ean zegoen eta Urretxu 453,95ean.
Erkidego mailan, 364,23 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. 300etik jaitsitakoan mugikortasuna herrialde edo erkidego mailara zabaltzea aztertuko da. Dena den, helburua 60tik jaistea da.