Munduko txapelketa Andorran jokatuko da, martxoaren 1etik aurrera
Igone Campos zumarragarrak martxaren 1etik aurrera Andorran jokatuko den mendiko eskiko munduko txapelketan parte hartuko du. Esprintean eta igoera bertikalean parte hartuko du.
Historian lehenengoz, Euskal Herriko hiru eskiatzailek parte hartuko dute mendi eskiko munduko txapelketan. Camposekin batera, Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz arituko dira.