Ia 700 lan aurkeztu dira
Urretxuko udal liburutegiak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko orri-markatzaile lehiaketa bat antolatu dute. Ia 700 lagunek parte hartu dute. Sariak gaur arratsaldean banatu dituzte. 15 urtetik gorakoen mailan, Izaro Ramirez Ruizek lortu du saria. 14 urtera artekoen artean, berriz, lan onena Maren Perez Prietok aurkeztu duena izan da. Lehiaketara aurkeztutako lanak liburutegin ikusgai egongo dira aste osoan zehar.